103. artikulua.- Interes naturalistikoko eremuen zerrenda:

  • Interes naturalistikoagatik Babes Berezia duen Eremua: Irukurutzeta – Sorus – Itxumendi – Gorla – Trekutz: Eremu hau sartuta dago EAEko Lurralde-Antolamenduaren Gidalerroetan, Interes Naturalistikoko Natur Guneen Zerrenda Irekian. Arrasate-Bergara Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Planean, Irukurutzeta-Sorus-Itxumendi-Gorla-Trekutz eremua “Interes Naturalistikoko Eremuak” izeneko azpikategorian sartzen da; eta horretan agertzen diren eremuak Parke Naturalak izateko baino entitate gutxiago dute, baina natura eta paisaia aldetik dituzten balio bereziengatik zaindu eta babestu beharko lirateke.
  • Asentzioko aisialdi-eremua: Gehien bat Elgetako lurretan dago, baina zatitxo bat Bergara da. Honen katalogazioa Debagoieneko Lurraldearen Zatiko Planaren 6. dokumentuan (Antolamendu-Arauak) jaso da, 45. artikuluan.
  • Elorregi – San Prudentzioko aisialdi-eremua: Hau ere Lurraldearen Zatiko Plan horren katalogazioan sartzen da.
  • Interes naturalistikoko basoak: Bertako baso hauek dira: haltzadi kantauriarra, harizti azidofiloa zein baso misto hostozabala, eta pagadi azidofiloa. Haltzadi kantauriarra eta pagadi azidofiloak 1997/1995 Errege-Dekretuaren I. eranskinean daude jasota. Abenduaren 7ko 1997/1995 Errege-Dekretu horren bidez, Habitatei buruzko Zuzentaraua (Europako 92/43/CE zuzentaraua) moldatu egin zen, eta Interes Komunitarioko Habitat Naturalak sortu ziren. Harizti azidofiloak zein baso misto hostozabalak eskualde-mailako interesdun habitat gisa har daitezke, batez ere Gipuzkoako baso naturalak gaur egun jasaten ari diren degradazio orokorreko egoera honetan.

Dokumentazio grafikoan jaso diren baso-mapak eta espezieen sailkapena EKOSek emandako informatiotik atera dira. Informazio hori lortzeko EKOS-ek landa lana izan du oinarri eta 2004. urteko ortofotoa lagungarri.

104. artikulua: Babes bereziko lurzoru urbanizaezinean aplikatu beharreko araudia:

Aplikatuko den erabilera-irizpena da gizakiaren esku-hartzea mugatzea. Honako mugak ezartzen dira:

  • Jarduera sustatuak: Erakunde publikoen kontrolpean, ingurumenaren aldetik ekosistemak hobetzeko eta zaintzeko jarduerak.
  • Jarduera onargarriak: Atseden estentsiboa, abeltzaintza, baso-erabilera, airetiko argindar-lineak, lurrazpiko lineak, B motako izaera ez-lineala duten zerbitzuen instalazio teknikoak, eta Erabilera Publikoko eta Interes Sozialeko eraikinak.
  • Jarduera debekatuak: Aisialdi intentsibokoak, nekazaritza, berotegiak, nekazaritza-industriak, erauzketa-jarduerak, garraio-bideak, A motako izaera ez-lineala duten zerbitzuen instalazio teknikoak, hondakindegi zein zabortegiak, eta eraikuntza-erabilera guztiak, salbu Erabilera Publikoko eta Interes Sozialekoak.

Hirigintza