Lurzoru eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legeak, 80. artikuluan, babes publikoko araubideren baten menpeko etxebizitzen estandarrak eta gutxieneko kopuruak zehazten ditu.

Finkatugabeko hiri-lurzoruko areetan, erabilera nagusia bizitegikoa izango duten jarduketa integratuen bidez garatuko direla aurreikusiz gero, Plan Orokorrak, nahitaez, babes publikoko araubideren baten menpeko etxebizitzak egiteko hainbat lursail kalifikatu beharko du, hain zuzen lehenago gauzatutako bizitegi-erabilerako hiri-eraikigarritasuna gutxienez honako proportzio hauetan igotzeko behar beste lursail:

Erregimen Orokorreko edo Bereziko Babes Ofizialeko etxebizitzak % 20
Erregimen Tasatuko Babes Ofizialeko etxebizitzak % 20

Lurzoru urbanizagarriko sektoreetan, halaber, erabilera nagusia bizitegikoa izanez gero, Plan Orokorraren hirigintza-antolamenduak, nahitaez ere, babes publikoko araubideren baten menpeko etxebizitzak egiteko hainbat lursail kalifikatu beharko du, hain zuzen lehenago gauzatutako bizitegi-erabilerako hiri-eraikigarritasuna gutxienez honako proportzio hauetan igotzeko behar beste lursail:

Erregimen Orokorreko edo Bereziko Babes Ofizialeko etxebizitzak % 55
Erregimen Tasatuko Babes Ofizialeko etxebizitzak % 20

 Halaber, 80. artikulu bereko 4. puntuak xedatzen duenez, aipatutako estandarrak sektore, area edo exekuzio-unitate bakoitzeko bete beharko dira; hala ere, finkatugabeko hiri-lurzorurako eta lurzoru urbanizagarrirako orokorrean ezarritako estandar horiek beste modu batera bete ahal izango dira, planeamendu orokorrak horretarako zehaztapenak ezartzen baditu. Horrelakoetan, administrazio autonomikoan etxebizitza-arloko eskumena duen sailak onartu egin beharko du planeamenduan zehaztutako aukera hori; horrela, erreserbak era orekatuan kalifikatuko direla bermatuko da, bereizketa edo segregazio sozioespaziala sortzeko arriskurik gabe. Etxebizitza-tipologia ezberdinak egiteko hirigintza-eraikigarritasuna udalerri barruko eremu batzuetatik beste batzuetara transferitu ahal izatea eskatu zion Bergarako Udalak Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailari, eta baita onarpena lortu ere.

Plan Orokor honetan, finkatugabeko hiri-lurzoruko area bakoitzari eta lurzoru urbanizagarriko sektore bakoitzari dagokion eraikigarritasuna esleitzen zaie, eta horren ondorioz bakoitzak bete behar dituen estandarrak espresuki adierazten dira, hau da, sabai eraikigarria eta etxebizitza-kopurua zehazten dira. Area eta sektore bakoitzean etxebizitza-tipologia ezberdinak nahasteko proposamenari esker, 80. artikuluaren puntu berean aipatutako bereizketa sozioespaziala sortzeko arriskua aldentzea bermatzen da.

Beste alde batetik, Arrasate-Bergarako (Debagoieneko) Lurraldearen Zatiko Planak xedatutakoaren arabera, hurrengo zortzi urteetarako Bergarako antolamenduan aurreikusitako etxebizitza berri guztiak hartuta, horietatik % 26 babes ofizialekoak izan beharko dira; eta aurreko kapituluan justifikatu den bezala, portzentaje hori oso goitik gainditzen da.

Legearen 80. artikuluan zehaztutako estandarrak betetzen direla azaltzeko eta justifikatzeko, hona hemen laburpen bat. Bertan, Plan Orokorrak antolatutako sabai eraikigarriak eta etxebizitza-kopuruak banatuta azaltzen dira hiri-lurzoruko areaka eta lurzoru urbanizagarriko sektoreka.

HIRI-LURZORUA          
           
ETXEBIZITZAK LIBREAK ERREG.
TASATUA
ERREG.
OROKORRA
GUZTIRA BOTATZEKO
           
A-4 AREA   2.124,50   2.124,50  
    20 etxeb.      
A-9 AREA   3.780,00   3.780,00  
    38 etxeb.      
A-10 AREA 2.930,00 3.770,00   6.700,00  
  32 etxeb. 42 etxeb.      
A-11 AREA         1.792,80
          26 etxeb.
A-16b AREA 13.033,64 2.362,00 9.776,00 25.171,64 1.800,15
  115 etxeb. 24 etxeb. 128 etxeb.   22 etxeb.
A-18 AREA 26.890,00 5.500,00 2.500,00 34.890,00 1.217,19
  240 etxeb. 55 etxeb. 25 etxeb.   4 etxeb.
A-21 AREA 2.820,25     2.820,25  
  30 etxeb.        
A-24b AREA 3.384,00 1.126,00 1.130,00 5.640,00  
  38 etxeb. 13 etxeb. 12 etxeb.    
A-29 AREA 800,00     800,00 104,00
  4 etxeb.       1 etxeb.
A-40a AREA 21.251,00 4.688,00 6.140,00 32.079,00  
  207 etxeb. 52 etxeb. 68-84 etxeb.    
A-45 AREA.- OSINTXU 390,00 1.320,00   1.710,00  
  2 etxeb. 12 etxeb.      
A-47 AREA.- ANGIOZAR 696,00 1.180,00   1.876,00  
  4 etxeb. 12 etxeb.      
A-49a AREA.- UBERA 260,00     260,00  
  2 etxeb.        
GUZTIRA 72.454,89 25.850,50 19.546,00 117.851,39 4.914,14
           
M2(s) LURZORU LEGEAREN ARABERA   22.587,45 22.587,45 112.937,25  
    %20,00 %20,00    
           
ALDEAK   3.263,05 -3.041,45    
           

LURZORU URBANIZAGARRIA

         
           
ETXEBIZITZAK LIBREAK ERREG.
TASATUA
ERREG.
OROKORRA
GUZTIRA  
           
S-3 SEKTOREA (OZAETA) 120,00   2.857,76 2.977,76  
  1 etxeb.   32 etxeb.    
S-4b SEKTOREA 1.680,00 1.680,00 10.760,00 14.120,00  
  16 etxeb. 16 etxeb. 96-112 etxeb.    
UBERA 1.632,00 660,00 660,00 2.952,00  
  9 etxeb. 6 etxeb. 6 etxeb-    
GUZTIRA 3.432,00 2.340,00 14.277,76 20.049,76  
           
M2(s) LURZORU LEGEAREN ARABERA   4.009,95 11.027,20 20.049,76  
    %20,00 %55,00    
           
ALDEAK   -1.669,95 3.250,56    
           

AMAIERAKO ALDEAK

  1.593,10 209,11