Arrasate-Bergarako (Debagoieneko) Lurraldearen Zatiko Planak, hurrengo 16 urteetan abiarazi beharreko etxebizitzen kopurua kalkulatzeko, Lurralde-Antolamenduaren Artezpideetan (LAA/DOT artezpideetan) ezarritako aurreikuspenak ditu oinarri gisa; izan ere, bertan ulertzen den moduan, erabili diren bost parametroen araberako emaitza ez da gehiegi aldatuko. Hona hemen erabilitako bost parametroak: lurralde-ereduaren inplikazioak, hazkunde demografikoa, familia-egituraren aldaketa, eskaintzaren zurruntasuna zuzentzea eta bigarren bizitegia.

Plan Orokorrak aurreikusi behar duen hazkunde urbanoa bat etorri beharko da hazkunde demografikoarekin eta udalerriko egoera ekonomiko zein sozialarekin.

Hala ere, udalerri baten garapena ezin da aztertu edo ulertu kokatzen den eskualdeko garapenetik aparte. Gogoeta hori Debagoieneko moduko eskualde batean are eta aipagarriagoa da; izan ere, eskualde-eskarmentu handikoa da eta udalez gaindiko kudeaketa-organoak ditu, Debagoieneko Mankomunitatea kasu.

Plan Orokorraren behin-behineko Testu Bateratua EAEko Lurralde-Antolamendurako Batzordera bidali zen, 2/2006 Legearen 91. artikuluan aurreikusitako txostena eman zezan. Ingurumen eta Lurralde-Antolamenduko Sailera ere bidali zen, Plan Orokorraren Ingurumen-Eraginari buruzko behin betiko txostena eman zezan, uztailaren 22ko 183/2003 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Lurralde Antolamendurako Batzordeak martxoaren 13an egin zuen bilera, eta bertan hartutako erabakiaren ziurtagiria martxoaren 18an eman zuen. Erabaki horrek, 5. puntuan, honakoa xedatu zuen:

Aurreko prozesuari jarraipena emateko, behin-behineko onarpenerako Hiri-Antolamenduko Plan Orokorra idatzi zen.

2008ko uztailaren 16an hasierako bigarren onarpena ematerakoan Plan Orokorrari sartu zitzaizkion funtsezko aldaketak jasoko ditu. Dokumentuan, halaber, 2007ko apirilaren 16an hasierako onarpena hartu zuen dokumentuarekin alderatuz gero, beste berrikuntza eta egokipen batzuk ere baditu; hau da, lursail zehatz batzuetako sailkapena eta kalifikazioa aldatzeko aurkeztutako alegazioak aintzat hartu eta ondoriozko aldaketa ez-funtsezko hauek, hala nola:

Hasierako onarpeneko Plan Orokorra jendaurrean jarri zenean, bi alegazio-idatzi aurkeztu ziren funtsezko aldaketekin lotuta, eta jendaurrean jarritakoak ez ziren erabakiei buruz, berriz, beste lau alegazio-idatzi —bat epez kanpo—; azken lau horietako bateren batean, gainera, lehendik Udalbatzak edota Plangintzarako Aholku-Batzordeak ezetsitako argudioak eta proposamenak errepikatzen ziren. Plan Orokorraren idazleak, bere txostenean, alegazio-idatzi guztiak aztertu ditu —baita epez kanpo aurkeztutakoa ere—.

Aurreko prozesuari jarraipena emanez, Hiri-Antolamenduko Plan Orokorra idatzi zen, hasierako onarpena eman ziezaioten. Plan Orokorrak aurretik idatzitako Aurrerakin-dokumentua garatzen zuen, eta Bergarako Udalbatzak 2006ko uztailaren 6ko bileran zehaztutako irizpide eta helburuak jaso zituen.

Halaber, dokumentuan jasotako irtenbideak ere justifikatzen ziren. Izan ere, Aurrerakin-dokumentuaren jendaurreko epean herritarrek parte hartzerakoan aurkeztu zituzten iradokizun eta proposamenak aztertu, eta gero ere Aholku-Batzordeko bileretan eztabaidatu ondorengo irtenbideak baitira.

Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legeko 108, 109 eta 110. artikuluetan, Plan Orokorrak lantzerakoan herritarren parte-hartzea bermatzeko bideak ezartzen dira.

Herritarren parte-hartzeko prozesua Aurrerakin-dokumentua jendaurrean jarri zenean hasi zen eta, horri esker, Aurrerakinean jasotako proposamenen aurrean, 48 iradokizun- edo aukera-idatzi aurkeztu ziren.

109. artikulak Udal Plangintzako Aholku-Batzordea ezartzen du eragile gisa:

Orriak