Hona hemen aipagarrienak: 1) Epeleko zabortegia. Bertan, industria-jardueratik eta eraikuntzatik datozen hondakin geldoen bilketa kontrolatua egiten da. Gipuzkoan Hondakin Solidoak Kudeatzeko Plan Zuzentzaileak ezarrita duen sailkapenaren arabera, hondakin horiek Ib, Ic eta Iv motakoak dira. Eta 2) Hondakinen Gordailu Alternatiboa (HGA). Labegaraietako hondakindegia izandako lursailetako zati batean dago. Angiozarrerako errepidetik iristen da bertara.

6.3.8.1.- Ur-horniduraren Sistema Orokorra:

Gaur egun, udalerria urez hornitzeko, Urkulu urtegitik ekartzen da ia ur guztia; alabaina, lehengo hartune gehienak ere mantendu egiten dira oraindik.

Urkulu urtegitik Bergara Urez Hornitzeko proiektua idazterakoan, honako kalkulu-oinarriak erabili ziren:

Ibilgu Publikoen Sistema Orokortzat hartu eta horrela kalifikatzen dira Deba ibaia, Epele, Angiozar, Uhola (Antzuola), Elosua eta Ubera errekak, eta orokorrean EAEko Isurialde Kantauriarreko Ibaien eta Erreken Ertzak antolatzeko Lurraldearen Arloko Planean jasotzen diren gainontzeko errekak.

Aipatutako dokumentuak arautuko ditu ibilguetan eta horien ondoan egin daitezkeen jarduketak. Horrenbestez, Plan Orokorraren planoetan, grafikoki, eragin-eremuak islatu dira, ibai edo erreka bakoitzak hartzen dituen ur-bideen azalerari dagokion mailaren arabera.

Komunikazioen Sistema Orokorrek bi multzo handi dituzte barnean: errepide-sarea eta trenbide-sarea. Bergara, historian zehar, bide-gurutze bat izan da; beraz, gaur egun ere sakon eragiten diote EAEko zirkulazio-bide nagusienek, hala nola, Eibar-Gasteiz autobideak —dagoeneko eraikita dago—, Beasain-Durango autobiak —lehenengo fasean eraikita ere—, eta aurreikusitako Abiadura Handiko Trenbide-Sareak.

Autobidea eta GI-632 errepidearen Ekialdeko Saihesbidea eraiki zirenetik hona, Bergarako hiriguneak jasatzen duen ibilgailuen trafikoa nabarmen gutxitu da. Horrexegatik, herriko kaleetan ibilgailu arinak eta bizikletak batera ibili daitezkeela pentsatzen denez, ez da aurreikusten bizikletarientzat soilik izango den biderik.

Foru Aldundian aztertzen ari dira Bergarako San Antonio auzotik Antzuolara joateko bidegorri berria. Horri buruzko informaziorik ez dugunez, ezin izan da jaso trazatua dokumentu honen dokumentazio grafikoan.

6.1 puntuan jasota gelditu dira zeintzuk diren hirigunea berrantolatzeko jarduketa garrantzitsuenak; eta horiek bide-sistema berriak irekitzea dakartzate, udalerriko alde guztien arteko loturak hobetzeko. Lurraldea hegoaldetik iparralderaino gainbegiratuta, hona hemen jasotako proposamen garrantzitsuenetakoen zerrenda:

Lurraldearen egitura organikoa Sistema Orokorren bitartez eratzen da. Aurreko puntuetan azaldu dugun antolamendu-eredua hirigunerako proposatutakoa denez, hasteko, hirigunearen beraren egituran eta antolamenduan eragin zuzenagoa duten Ekipamenduen zein Dotazioen Sistema Orokorrak azalduko ditugu. Eta ondoren, landa-inguruetan jarritako edo jarri beharreko Sistema Orokorrak izango ditugu hizpide.

Orriak