Bizitegi-lurzorurako aurreikusten den “hutsuneak bete” motako politika hori ezinezkoa da jarduera ekonomikoetarako lurzoruan, gaur egun agortuta baitago. Hutsune-betetzeko politika hori bakar-bakarrik Mekolaldeko lursailetan ager daiteke, hau da, Lazpiur S.A. industriatik hasi eta “Hijos de Arturo Narvaiza S.A.” industria ohiaren eraikinen ordez egindako edo egiten eta bukatzen ari diren eraikinetaraino, tartean gelditzen diren lursailak kalifikatzerakoan.

Azaldutako irizpideei jarraituz, hona hemen bizitegi-lurzorua berrantolatzeko proposamen garrantzitsuenak:

  1. Algodonera – Gabiria – San Antonio – Zubiaurre – Martoko eremua:

Gaur egun, Bergarako erdigunea hegoaldeko auzoekin lotzeko, eskualdeko GI-627 errepidea erabiltzen da edo San Antonio, Martoko eta Zubiaurre kaleak, Ozaetako zubiarekin batera. Oinezkoentzako lotura, berriz, Gabiriako tunelaren bitartez egiten da, Maltzaga-Gasteiz trenbide zaharretik, alegia.

Indarreko Arau Subsidiarioetako aurreikuspenak noraino garatu diren aztertzerakoan ikusi dugunez, aurreikusitako bizitegi- eta industria-kalifikazioko lurzorua ia guztiz agortuta dago. Aurreikusitako Sistema Orokorrak, halaber, hein handi batean gauzatu dira.

Aurreko puntuetan zehaztu dira udalerriak Komunitate-Ekipamenduetarako dituen lurzoru-beharrak, ekipamendu-mota bakoitzaren gaur egungo egoera eta etorkizunerako beharrak finkatuz.

Beste ekipamendu eta zerbitzu batzuk, berriz, gaur egun eskualde-mailan ematen dira, hala nola zabor-bilketaren zerbitzua, suhiltzaileak, eta hondakin geldoen zabortegia; eta guzti horien instalazioek ahalmen nahikoa dutenez, ez dago udal-mailan lurzoru-erreserba berririk egin beharrik.

Bergarako udalerria parke publikoez ondo hornituta dago eta, gainera, auzoetan zehar egoki banatuta daude. Parke gehienak oinetxe jakin batzuei lotuta daude, eta aurreko plangintzen eraginez jabari publikora pasatzen joan dira, berdegune eta hiri-parkeko erabilerako espazio libre gisa sailkatuta. Hona hemen parkeen gutxi gorabeherako azalerak:

Arau Subsidiarioak indarrean egon diren epealdian, espazio libre berriak sortzerari buruz jasotzen zituzten aurreikuspen gehienak garatu dira. Egiteko gelditu diren jarduketak —hala nola, A-10 arean (Martoko gainean) aurreikusitako plaza berria sortzearena— aurreikusitako plangintza gauzatzerakoan egingo dira.

Udalak lortu zuen Domingo Irala kaleko lursail pribatu guztiak (Barrenkaleko atzealdeak) eskuratzea. Horri esker, lehen fasea osorik urbanizatu ahal izan da, espazio libre eta bizikidetza-gune izateko.

Plan Orokor honetan jarduera ekonomikoetarako lurzorua zenbakitan zehazteko orduan, nahitaez kontuan hartu beharrekoa da Debagoieneko Eremu Funtzionalerako Lurraldearen Zatiko Plana (aurrerantzean LZP plana). Eta LZP plan horren arabera, Ekonomia-Jardueretarako Lurzoru Publikoa eta Merkataritza-Ekipamenduak Sortzeko Lurraldearen Arloko Planak ezarritako irizpideak eta zehaztapenak onartzeko modukoak dira.

Hona hemen, Bergarako udalerriari dagokionez, jarduera ekonomikoko kalifikazioa duen lurzoruaren taula (lurzoru okupatua, librea, proposatua eta guztia):

Orriak