Aurreko prozesuari jarraipena emateko, behin-behineko onarpenerako Hiri-Antolamenduko Plan Orokorra idatzi zen.

2008ko uztailaren 16an hasierako bigarren onarpena ematerakoan Plan Orokorrari sartu zitzaizkion funtsezko aldaketak jasoko ditu. Dokumentuan, halaber, 2007ko apirilaren 16an hasierako onarpena hartu zuen dokumentuarekin alderatuz gero, beste berrikuntza eta egokipen batzuk ere baditu; hau da, lursail zehatz batzuetako sailkapena eta kalifikazioa aldatzeko aurkeztutako alegazioak aintzat hartu eta ondoriozko aldaketa ez-funtsezko hauek, hala nola:

  • A-43 arearen mugapena handitu egin da, iparraldean dauden lursail batzuk sartu ahal izateko. Lursail horiek, hasierako onarpeneko Plan Orokorrean proposatzen zen mugapeneko EU-43.2 exekuzio-unitatean sartuko dira.

  • A-46 arearen mugapena zabaldu egin da, “Tratamientos Térmicos TTT S.A.” industriaren jabetzako lursailak sartu eta gaurko instalazioak handitu ahal izan ditzan.

  • A-53 arearen mugapena handitu egin da. Bertan, EU-53.2 izena hartuko duen aparteko exekuzio-unitatea eratuko da abuztuaren 30eko 202/2002 Dekretuan mugarritutako lursailekin (Gipuzkoako Bergarako Moiua jauregia Sailkatutako Kultura Ondasun izendatzeko espedientea Euskal Kultura Ondareari buruzko 7/1990 Legera egokitzeko den 202/2002 dekretuan, hain zuzen).

  • A-54 (Murinondo aldea) arearen mugapena hainbat lursailekin handitu da, bertako eremuko jabeek aurkeztu dituzten alegazioak aintzat hartu dira-eta.

Hirigintza