Lurzoru eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen II. TITULUKO I. KAPITULUAN, 10. artikuluak xedatzen duenez, lurzorua sailkatzea aipatzerakoan honakoa ulertu behar da: lurzoruaren eremu zehatz batzuk hirigintza- eta egitura-antolamenduaren bidez ondorengo lurzoru-mota baten lege-araubideari lotzea. Hona hemen lurzoru-motak: hiri-lurzorua, lurzoru urbanizagarria eta lurzoru urbanizaezina.

Artikulu berak, hiri-lurzoruaren barruan, honako kategoriak bereizten ditu: hiri-lurzoru finkatua eta hiri-lurzoru finkatugabea. Lurzoru urbanizagarriaren barruan, era berean, honako kategoriak bereizten ditu: lurzoru urbanizagarri sektorizatua eta lurzoru urbanizagarri sektorizatugabea.

Hurrengo 11, 13 eta 14. artikuluetan zehazten dira zer nolako baldintzak bete behar dituen lurzoruak mota horietako baten batean sartu ahal izateko.

Bergarako lurraldearen azalera 7.710 hektareakoa da guztira. Guztizko hori honela sailkatzen da: 177,481 hektarea Hiri-Lurzoru Finkatua dira; 52,744 hektarea, Hiri-Lurzoru Finkatugabea; 64,947 hektarea, Lurzoru Urbanizagarria; eta gainontzeko guztia —hau da, 7.414,828 hektarea— Lurzoru Urbanizaezina da.

Hirigintza