Autobidea eta GI-632 errepidearen Ekialdeko Saihesbidea eraiki zirenetik hona, Bergarako hiriguneak jasatzen duen ibilgailuen trafikoa nabarmen gutxitu da. Horrexegatik, herriko kaleetan ibilgailu arinak eta bizikletak batera ibili daitezkeela pentsatzen denez, ez da aurreikusten bizikletarientzat soilik izango den biderik.

Foru Aldundian aztertzen ari dira Bergarako San Antonio auzotik Antzuolara joateko bidegorri berria. Horri buruzko informaziorik ez dugunez, ezin izan da jaso trazatua dokumentu honen dokumentazio grafikoan.

Tranbia hiriguneetan zehar ezartzerakoan, horrek eragina du bizikletarien gaur egungo ibilbideetan. Arauetan proposatutako tranbia-ibilbideek saihestu egiten dituzte eragin horiek. Edonola izanda ere, behin betiko trazatu-proiektuak gaur egungo ibilbideak birjartzeko behin betiko soluzioak jaso beharko ditu.

Era berean, trenbide zaharraren laugunean, Labegaraietatik Elorregiraino eta San Lorentzotik Osintxuraino gaur egun doazen bizikletari-bideak birjartzeko modua ere jaso beharko du proiektuak; izan ere, etorkizuneko tranbiaren trazatuak ere laugune horretako lursailak erabiltzeko asmoa du.

Hirigintza