Arrasate-Bergarako (Debagoieneko) Lurraldearen Zatiko Plana apirilaren 12an onartu zuen behin betiko Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailak, 87/2005 Dekretuaren bidez.

Hainbat helburu demografiko zein sozioekonomiko planteatzen ditu, hala nola: eremu funtzionalerako “nortasuna” sortzea; eskualde barruko konexioak hobetuz erlazio-sistemaren egitura osatzea; gaur egun dagoen biztanle-kopurua abiapuntu izanik (64.500 biztanle) 70.000 biztanle inguruko ahalmen demografikoa lortzea; aurreikusten den biztanle-kopuruarentzako moduko etxebizitza-politika egokia garatzea; eta inguruko ekonomia-jarduera tradizionalen garapen iraunkorra sustatzea.

7. dokumentuak (Udal Plangintzaren gaineko Eraginak) —sarreran jasotzen duenez, eta Lurraldearen Antolamendurako Artezpideetako aplikazio arauei buruzko 22. kapituluko 9. idatzatiari jarraituz—, eremu funtzionala osatzen duten bederatzi udalerrietako bakoitzak jasango dituen eraginen zerrenda banakatua dakar. Eragin horiek udal plangintza berrikusterakoan kontuan hartu behar dira, eta Lurraldearen Antolamenduko Artezpideetako hirigintza- eta lurralde-arloko irizpideen osagarriak dira.

Hona hemen Lurraldearen Zatiko Planak Bergararako jasotzen dituen eraginak:

1.- INGURUNE FISIKOAREN ANTOLAMENDUA

  • Babestu beharreko eremuak antolatzea. Udalerria hobetzea eta leheneratzea, Lurraldearen Zatiko Planaren zehaztapenen arabera.

  • Ingurune fisikoaren antolamenduko kategoriak definitzea eta arautzea, beren baldintza eta ezaugarrien, aukeren eta harrera-ahalmenaren arabera, betiere Lurraldearen Zatiko Planaren eta Lurraldearen Antolamendurako Artezpideen iritziei jarraituz.

2.- BIDE-AZPIEGITUREN ANTOLAMENDUA

  • Eibar-Gasteiz autobidea Bergaratik zehar eraikitzeko lurzoru-erreserba.

  • Beasain-Durango autobia Bergaratik zehar eraikitzeko lurzoru-erreserba.

  • GI-627a hobetzeko eta parke-bide bihurtzeko lurzoru-erreserba Elorregin (San Prudentzio).

  • GI-2632 errepidearen konexioa San Juan poligonoraino hobetzeko lurzoru-erreserba.

  • Errepidezko garraioaren instalazio osagarrirako lurzoru-erreserba Kukubaso-Ipiñarrin.

  • Hondakin-uren araztegirako lurzoru-erreserba Mekolalden.

3.- TRENBIDE-AZPIEGITUREN ANTOLAMENDUA

  • Trenbide-sare berriaren trenbidea egiteko beharrezko erreserbak.

  • Deba haraneko tranbia gauzatzeko Bergaran egin beharreko erreserbak.

4.- ZERBITZU-AZPIEGITUREN ANTOLAMENDUA

  • Arloko planak eta proiektuak gauzatzeko beharrezko erreserbak.

  • Hondakin-uren araztegirako erreserba Mekolalden.

5.- ANTOLAMENDU INTEGRALA ETA HIRI-EGITURA

  • San Antonio kotoi-fabrikako eremua hiri-arloan eraldatzea eta birsortzea bizitegi-erabileretarako.

6.- BIZITEGI KOKALEKUETARAKO LURZORU-POLITIKA ETA-ANTOLAMENDUA

  • Bizitegi-lurzoruaren eskaintzaren kuantifikazioa, Lurraldearen Zatiko Planaren xedapenen arabera.

  • San Antonio kotoi-fabrikako eremua hiri-arloan aldatzekoe ta birsortzeko eragiketan, dentsitate handiko bizitegi-erabileretarako lurzorua antolatzea.

  • Dentsitate ertaineko garapen berriko lehentasuneko jardunetarako aurreikuspenak Bergarako hirigunearen hego-mendebaldean.

7.- EKONOMIA-JARDUEREN KOKALEKUETARAKO LURZORU-POLITIKA ETA ANTOLAMENDUA.

  • Industria-eremu bat ezartzeko esparrua antolatzea, San Juanen aurretik dagoena zabaltzea.

8.- EKIPAMENDU ETA ESPAZIO LIBREETARAKO LURZORU-POLITIKA ETA ANTOLAMENDUA.

  • Udalaz gaindiko ekipamenduak eta espazio libreak.

    • Elorregiko (San Prudentzioko) hiri-inguruko parkea antolatzea.

    • Gorlako hiri-inguruko parkea antolatzea.

    • Asentzioko hiri-inguruko parkea antolatzea.

    • Ibilbide Bigunen Sarea antolatzea (oinezkoentzako ibilbideak eta bidegorriak).

    • Elorregiko (San Prudentzioko) harrera eta informazio zentroa.”

Hirigintza