Komunikazioen Sistema Orokorrak

Autobideak, autobiak eta eskualdeko errepideak

Indarreko Arau Subsidiarioetako dokumentuan jasota dauden proposamenak honakoak dira:

  1. Eibar-Gasteiz autobidea: Bergarako tartea eginda dagoeneko.

  2. Beasain-Durango korridorea: Bergarako Ekialdeko Saihesbideari dagokion tartea eginda dago. Egiteko daude, oraindik, saihesbidearen Deskarga alderako abiapuntua, eta egindako tartea bitan banatzea.

Saihesbidea eraikitzerakoan, GI-627 errepidearekin elkartzeko lotunea egin zen Labegaraieta aldean.

  1. Epeleko GI-632 errepidea: Eginda dago.

  2. Egiteke dago oraindik ere Bergaratik Elgetara doan GI-2632 errepideko tarte bateko trazatua hobetzeko lana —hain zuzen ere, Amillaga kalean aurreikusitako biribilgune berritik hasi eta San Juango industrialderaino doana (indarreko Arau Subsidiarioen izenen arabera, A-46 area eta S-10 eta S-11 sektoreetaraino)—.

Bideen sistemak, hirigune barrukoak:

  1. Sarbide-errepidea, Ibarra kaletik Eguzki-Alde zerrategiaren ondoko S-1 sektorera joateko: behin-behinekoz eginda badago ere, ez du behin betiko trazatua.
  2. Angiozarko errepidea Ozaeta kalearekin elkartzeko lotunea hobetzea: eginda dago.

  3. Bide berria, Candy Hoover Electrodomésticos S.A. industriaren iparraldean aurreikusitakoa: eginda dago, behin betiko urbanizazioarekin batera.

  4. Zubiaurre eta Martoko kaleetako trazatua hobetzea: zati batzuetan eginda, eraikinak ordezkatzeko lanen barruan.

  5. Mintegi kalea Espoloi aldera irekitzea: eginda dago.

  6. Kale berri bat eraikitzea, Espoloiko pasealekua eta Ramon Maria Lili kalea lotzeko, Arrizuriaga parkearen eta Bidekurutzeta 46ko eraikinaren artean: eginda dago.

  7. Ibargarai kaleko trazatua hobetzea —udalerriko bide-ardatz nagusitzat hartuta—: osorik eginda dago.

  8. Bideberri kalea Zubieta eta Masterreka kaleekin elkartzeko lotunea zabaltzea —Zubieta kaleko 1 eta 3 zenbakidun eraikinak eraitsi beharra dakar—. Eraikinak eraitsita daude, eta gunearen behin betiko urbanizatze-lanak, berriz, hasiera-fasean.

  9. Aranerreka kaleko abiapuntua hobetzea: eginda dago.

  10. Mugertza kaleko trazatua hobetzea: egiteke dago gaur egun.

  11. San Lorentzoko industialdeko kaleak berrurbanizatzea. Amillaga kaleak eta Elgetarako errepidearen abiapuntuak bat egiten duten bidegurutzean, biribilgune bat eraikitzeko proiektua onartuta dauka Foru Aldundiak.

  12. Soraluce-ko industrialdera (A-44 areara) joateko sarbideak hobetzea, Deba ibaiaren gainean zubi berri bat eraikiz: zubia eraikita dago.

Bizikletarientzako bideak:

Indarreko Arau Subsidiarioetan honakoa proposatzen da: trenbide zaharreko laugune guztiak erreserbatzea, Labegaraietatik Elorregiraino eta San Lorentzotik Osintxuraino, bizikletarientzako bide bat eta oinezkoentzako pasealeku bat eraiki ahal izateko. Erreserba hori mantendu egin da, eta baita urbanizatu ere Osintxuko tartean.

Foru Aldundia, gaur egun, Bergara eta Antzuola arteko bidegorria eta oinezkoentzako pasealekua egiteko proiektua idazten ari da, eta horretarako lehendik dauden bide zaharren trazatuak aprobetxatu eta hobetuko dituzte.

Oinezkoentzako ibilbideak:

  1. Oinezkoentzako bidea hobetzea, trenbide zaharreko tunelaren hegoaldeko irteeran hasi —Gabiria inguruan— eta Labegaraietako kiroldegiraino: egin gabekoa.

  2. Ibai-bazterreko pasealekua Martoko eta Zubiaurre auzoetan: egin gabekoa.

  3. Oinezkoentzako pasealekuak A-12 arean, Uhola (Deskarga) errekaren albo bietan: gehiena eginda dago.

  4. Mintegi kalea Espoloiko pasealekuarekin lotzeko oinezkoentzako lotunea: eginda dago.

  5. Deba ibaiaren urbazterrean oinezkoentzako pasealekua, hiltegiko zubia deitzen denetik hasi eta saihesbidearen zubiraino: eginda dago.

  6. Oinezkoentzako bulebarra, Xabier Maria Munibe plazatik hasi eta Arrizuriaga parkeraino: eginda dago behin betiko trazatuarekin, tarte batean izan ezik; izan ere, lehenengo tartean egindako obra —plazatik hasi eta Ikerleku kantoira artekoa— ez da behin betikoa.

  7. Domingo Irala kaleko jarduketa. Lehenengo faseko lanak bukatuta daude, eta bigarren fasekoak egiten ari dira.

  8. Hobekuntza-jarduketak Bolu auzoaren eta Laudantz kalearen arteko oinezkoentzako lotunean: egin gabe.

  9. Hobekuntza-jarduketak udalerriko kiroldegi bien artean: Santa Marina aldean egin gabe daude, baina trenbide zaharreko zubi biak (San Antonioko Algodonera ingurukoa bata, eta A-20 arearen parean bestea) oinezkoek erabiltzeko berreskuratu dira.

  10. Hobekuntza-lanak Mekolalde-Zumarraga trenbide zaharreko lauguneko tarte batean oinezkoentzako pasealeku izateko —A-17 (Mintegi) arearen eta goiko geltoki zaharraren arteko tartean, alegia—: zati batean daude eginda.

  11. Trenbide zaharraren laugune guztiak berreskuratzea, Labegaraietatik Elorregiraino eta San Lorentzotik Osintxuraino, bizikletarientzako bide bat eta oinezkoentzako pasealeku bat eraiki ahal izateko: erreserba hori mantendu egin da, eta baita urbanizatu ere Osintxuko tartean.

Aurreko puntuan jaso den bezala, Bergara eta Antzuola arteko bidegorria eta oinezkoentzako pasealekua egiteko proiektua idazten ari da Foru Aldundia, eta horretarako lehendik dauden bide zaharren trazatuak aprobetxatu eta hobetuko dituzte.

Espazio libreen sistema:

  1. Hirigune Historikoko eremuaren barruan, espazio libreak diren Ariznoa, San Martin Agirre eta Madalena plazak: Ariznoa plaza zati batean berrurbanizatu da; berrurbanizatzeko daude gaur egun ibilgailuen aparkaleku bihurtutako beste bi plazak.

  2. Espazio libreak diren Xabier Maria Munibe plaza berria eta, A-20 arearen antolamenduaren barruan, Ibargarai kalean proposatutako plaza berriak eginda daude.

  3. Simon Arrieta eta Fraiskozuri plazetako berrurbanizazioak ez dira egin, baina jarduketa horiek ez dira lehentasunezkotzat jotzen ere.

  4. Santa Marina elizaren eta Azokaren artean dagoen espazio librearen berrurbanizazioa eginda dago.

  5. Matxiategin, hilerri ondoan dagoen espazio librea gaur egun ibilgailuak aparkatzeko erabiltzen da.

Parke publikoen sistema:

Udalerrian dauden parke publikoei dagokienez, indarreko araudiak ezarritako betebeharrak betetzen dituzte baina, hala ere, egokitze-lanen beharrean daude. Errotalde parkean egokitze-lan txiki batzuk egin dira, eta Arrizuriaga parkea birmoldatzeko lanak egiten ari dira. Gainontzekoetan, mantentze- eta zaintza-lanak baino ez dira egin.

Komunitate-ekipamendu publiko zein pribatuaren sistemak:

Zibiko-Administratiboa:

  1. Udaletxea handitu eta birgaitzeko lanak. Bukatuta daude.

  2. Epaitegiko eraikina behin behinekoz birmoldatzeko lanak bukatu berri dira. Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailaren iritziz, lan horiek urriak dira guztiz; horrenbestez, eraikin osoa birmoldatzeko eta birgaitzeko lanei ekin nahi diela adierazi du eta, horretarako, beste eraikin bat behin-behinekoz erabili ahal izatea eskatu dio Udalari. Hala ere, zentro berri bat eraikitzeko aukera ere aztertzen ari dira.

  3. Ertzainetxea lekuz aldatzea Arrizuriaga jauregitik udalerriko beste toki batera. Lekualdaketa eginda dago, eta Udala da lehengo egoitzaren eraikinaren jabe.

  4. Autobus-geltoki bat aurreikustea. Toki bat geltoki gisa egokitu zen, nahiz eta behin-behineko izaera eta instalazioak izan.

Asistentzia- eta Osasun-arlokoa:

Indarreko Arau Subsidiarioek ez dute aurreikusi lurzoru-erreserbarik lehendik dauden asistentzia- eta osasun-ekipamenduak handitzeko, ezta beste berri batzuk sortzeko ere. Lehendik dauden eraikinak birmoldatzeko lanak baino ez dira aurreikusi, eta horietako batzuk egin dira.

Kultura- eta Dibertimendu-arlokoa:

  1. Indarreko Arau Subsidiarioek Errege Mintegiko eliza birgaitu eta entzunareto bihurtzea proposatzen zuten. Estatuko Gobernuarekin hitzartu berri denaren arabera, Udalak baditu —eratutako Patronatuaren bitartez— proposamena garatzeko behar zituen lokalak. Eraikina egokitzeko proiektua bukatuta dago, baina gaur egungo udal gobernuak proiektu hori ez burutzea erabaki du.

  2. Errotalde (Santa Ana) parkean dauden eraikinei buruz, udalerriko kultura-ekipamenduak izateko Arauek jaso zituzten irizpideei jarraituz, ermita birgaitzeko lanen batzuk egin ziren, batzuk besterik ez, etorkizunean talde txikientzako ikuskizun artistiko eta kulturalak emateko areto bihurtzeko asmoz.

  3. Kartzela zaharreko eraikina eta patioa kulturarako zein dibertimendurako gazte-leku izateko birgaitu dira.

Erlijiokoa:

Indarreko Arau Subsidiarioek ez dute lurzoru-erreserbarik aurreikusi erlijio-ekipamendu berriak eraikitzeko. A-12 arean bakarrik aurreikusi da; izan ere, San Antonioko ermita botatzea aurreikusita zegoenez (dagoeneko eginda dago), erlijio-erabilerarako lokal bat egokitzeko betebeharra ezarri zen da San Antonioko bidegurutzetik gertuen dagoen (eta oraindik orain bukatu berri den) eraikinaren beheko solairuan. Lokal horrek botatako ermitaren pareko azalera du.

Hilerria:

Indarreko Arau Subsidiarioek hilerri berri bat eraikitzeko lur-erreserba ezartzen dute, 27.040 m2-koa. Exekuzio-proiektua idatzi bazen ere, eraikitze-lanak ez dira hasi.

Kirolekoa:

  1. Indarreko Arau Subsidiarioek Labegaraietako kirol-instalazioetan honako jarduketak proposatzen dituzte bakar-bakarrik: kiroldegiaren eta ibaiaren artean dagoen eraikina egokitzeko lanak (ez dira egin), eta erabiltzen ez ziren espazio batzuk hainbat kirol-jardueratarako berreskuratzeko lanak. Eraikinaren estalkia oso hondatuta dagoenez, botatzea erabaki da.

  2. Agorrosingo instalazioak birmoldatzen ari dira guztiz. Lehenengo fasea bukatuta dago, hau da, estalitako igerilekuen eraikin berria altxatu da eta kanpoaldeko hondartza berdea egokitu da; eta Ipintza futbol-zelaia egokitzeko lanak ere bukatuta daude.

  3. Angiozarko pilotalekua estaltzea proposatzen zen eta horrela egin da; eta baita Basalgokoa ere.

Eskolakoa:

Udalerriko eskola-ekipamenduei buruz, indarreko Arau Subsidiarioetan aurreikusitakoa bestelakotu egingo da; izan ere, eskola-ekipamenduek aldaketa sakonak izango dituzte, hala nola:

  1. UNED unibertsitatea finkatu egiten da. Gaur egun Errege Mintegiko eraikinean dihardu, baina Arrizuriagako jauregian kokatzeko aukera izango du.

  2. Aranzadi ikastola finkatu egiten da Errege Mintegiko multzoa osatzen duten eraikinetatik hegoalderago dagoen eraikinean.

  3. Migel Altuna Lanbide Heziketarako institutu berria indarreko Arau Subsidiarioetako S-4 sektoreko lurretan eraikiko da eta, horren ondorioz, Ibargarai kaleko eraikinak itxi eta bota egingo dira.

  4. Mariaren Lagundiko eraikina birgaitu egin da, eta Roman Oiarzabal kaleko 1 zenbakidun eraikina —eskola-erabilerarik gabe— beste helburutarako saldu da.

  5. Matxiategi aldean dauden eskola-eraikinak finkatu egin dira. Hala ere, hainbat eskola-okupazio duen Martinez Irala eraikina oso hondatuta dagoenez, osorik birgaitu beharko litzateke edo, bestela, bota eta beharrezko pabiloi edo moduloak berreraiki.

  6. Eskola-erabileretarako beste eraikin txiki batzuk mantentzen dira, hala nola, Martokokoak, Matxiategiko irakaskuntza berezietarakoak, eta kanpoaldeko Angiozar eta Osintxu auzoetakoak.

Ibilgu Publikoen Sistema Orokorra:

  1. Deba ibaiko ibilguaren antolamendua: Indarreko Arau Subsidiarioetan, Deba ibaiko ibilguan hainbat jarduketa proposatzen dira, hala nola:

  • A-3 area industrialean (Bergarako Labegaraietan) gaur egungo ubideraketa zuzentzea: ez da egin.

  • Zubiaurre aldean, ibaiertzeko pasealeku bat sortzea: ez da egin.

  • Martoko aldean, ibilgua antolatzea: zati batean egin zen, hondakin-urak jasotzeko kolektore berria eraikitzerakoan.

  • Fraiskozuri plazako 3, 4 eta 5 zenbakidun eraikinetan jardutea: ez da egin.

  • Bideberrin, ibaiaren bihurgunea hobetzeko jarduketa egitea. Jarduketaren barruan, Zubieta kaleko 1 eta 3 zenbakidun etxeak botatzea dago. Eraikinak botata daude, eta ondorioz sortu den espazio berriko azalera urbanizatzeko eta ibilgua antolatzeko lanak hasita daude.

  1. Uhola (Deskarga) errekaren ibilgua eta ahoa antolatzea: eginda dago.

  1. Barruti baserriaren inguruan, Ubera errekaren ahoa antolatzea. Zati batean egin da.

Azpiegituren Sistema Orokorrak:

  1. Ur-horniduraren Sistema Orokorra: Bergaran ur-hornidura Urkuluko urtegitik egiten da batez ere, Txarako ur-deposituaren bitartez. Eraikita daude, halaber, urtegi beretik Osintxu eta Angiozar auzoak urez hornitzeko ur-deposituak, eta eraikita baita Bolu auzoa grabitatez hornitzeko amaiera-depositua ere. Elosuk, berriz, urak hartzeko bere sarea eta depositua ditu. Ubera auzoa hornitzeko hartunea Angiozarko depositutik egin da, baina auzoko erdigunerako banatze-sare osoa, berriz, ez da egin. Elorregi eta Basalgo auzoek ez dute udaleko ur-sarerik.

  1. Hondakin-uren saneamendu-sarea: Udalerrian bukatuta daude kolektore nagusien sarea eraikitzeko lanak. Mekolaldeko araztegiaren lanak ere bukatuta daude, eta gaur egun proba-fasean dago. Araztegi honek udalerri osoko hondakin-urak garbituko ditu. Osintxu auzotik araztegiraino urak eramateko ponpaketa-sistemak ere burututa daude. Epeleko araztegiaren lanak ere egiten ari dira. Araztegi honek bera dagoen tokitik ibaian gorako urak garbituko ditu, eta baita Oñatitik datozenak ere. Angiozar auzoak bere araztegia du. Elosu, Elorregi, Basalgo eta Ubera auzoek ez dute udaleko araztegi-sistemarik.

  1. Euri-urak drainatzeko sarea: Indarreko Arau Subsidiarioetan, Euri-Urak Drainatzeko Azterketa Zuzentzaile bat idaztea proposatzen da; orain arte ez da egin.

  1. Energia elektrikoaren sarea: Egin beharreko honako jarduketa proposatzen da: BET-Bergara-Hilerria izeneko Banaketarako Estazio Transformatzailea lekuz aldatzea eta Txarako ur-deposituaren ondoko lursailetara eramatea. Gaur egun, egin gabe dago.

  1. Gas naturalaren sarea: Garraio-Sarea eta Banaketa-Sarea (edo Ertaineko Sarea) eginda daude, salbu Osintxu auzokoa eta A-44 areako industrialdekoa (Soraluce).

Etxetarako Banaketa-Sarea hirigunean ia guztiz eginda dago.

Angiozar auzoak gas propanoko Banaketa-Sarea du.

  1. Telekomunikazioen sarea: Gaur egun, Telefónica S.A. etxeak berez udalerri guztia hartzen du. Euskaltel S.A. etxeak, berriz, Bergarako hirigunea zatika hartzen du, baina ez da iristen kanpoaldeko auzoetara, hala nola, Osintxu, Angiozar, Elorregi, Elosua, Basalgo eta Uberara.

Euskaltel etxeko Telekomunikazioen Sare Nagusia udalerritik zehar kanalizazio baten bidez doa, gehien bat GI-627 eta GI-632 errepideetako jabari-eremuetatik.

Euskaltel etxeko Telekomunikazioen Sare Kapilarra gas-kanalizazioen ondoan dago eraikita.

  1. Epeleko zabortegia: Eginda dago eta martxan da. Hondakinen Gordailu Alternatiboa (HGA) autobideko lanak zirela-eta mugitu egin zuten tokiz. Martxan da berriz ere.

Hirigintza