Plan Orokor honek proposatzen duen lurzoru-sailkapenaren ondorio nagusiena hauxe da: bizitegi-kalifikazioa jaso duen lurzoruan, alde handia antzematen da hiri-lurzoru gisa eta lurzoru urbanizagarri gisa sailkatu diren lurzoruen artean. Memoria honetan zehar behin eta berriz azaldu den bezala, bizitegirako kalifikatu den lurzoru ia guztia aurretik ere hiri-lurzoru gisa sailkatuta zegoen, baina industriarako kalifikatuta; beraz, gehien bat, lurzoru horien hiri-egitura eraldatzeko jarduketak izango dira. Bizitegirako kalifikatutako eta urbanizagarri gisa sailkatutako lurzoruak, berriz, hiru sektore berri baino ez dira. Hona hemen: S-3 sektorea (onartutako Plan Partziala du), eta S-4b eta S-7 sektoreak (sortu berriak).

Jarduera ekonomikoetarako kalifikatutako eta hiri-lurzoru gisa sailkatutako lurzoruari dagokionez, gaur egun agortuta daude bertan eraikitzeko aukerak. Aurreikusten diren lurzoru berriak urbanizagarri gisa sailkatutakoak dira; zehazki, S-2 sektoreak behin betiko onartuta dauzka bai Arau Subsidiarioetako Aldaketa Puntuala, bai garapenerako planak.

Hirigintza