Lurzoru eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legeak 13. artikuluan xedatzen duenez, “honako irizpide hauei jarraituko zaie lurzoru bat urbanizaezin gisa sailkatzeko”:

  • Lursailen hirigintza-eraldaketa bidezkoa ez izatea.
  • Lursailak hiri-garapenerako ezegokiak izatea.

Artikulu berak zehazten duenez, “lursailen hirigintza-eraldaketa honako kasu hauetan ez da bidezko”:

  • a) Lursailok berariazko babes-erregimen baten menpe daudenean, bai lurralde-antolamenduko tresnaren batek horrela ezarri duelako, bai arloko legeriaren aplikazioaren ondorio zuzena delako, bai hirigintza-antolamenduak kalifikazio hori eman dielako nekazaritza, basogintza edo abelazkuntzarako duten balioagatik, beren baliabide naturalak ustiatzeko eskaintzen dituzten aukerengatik, edo beren paisaia-, historia- eta kultura-balioengatik, fauna, flora edo oreka ekologikoa babesteko.
  • b) Arloko legediaren aginduz hirigintza-eraldaketa debekatuta dutenean, herri-jabariko elementuak babestu edo zaintzearren.
  • c) Hirigintza-eraldaketak edozein hondamendi-arrisku sortzen duenean edo saihesten ez duenean.
  • d) Lursailen ezaugarriak gordetzea beharrezkoa denean, herri-izaerako edo interes publikoko azpiegiturak, zerbitzuak, dotazioak edo ekipamenduak bere osotasunean babesteko.

Hiri-garapenerako lursail ezegokiak honakoak dira:

  • a) Lursailek dituzten ezaugarriengatik, bertan landa-izaera mantentzea komeni edo beharrezkoa bada.
  • b) Lehen sektore ekonomikoa sustatzeko premia bereziei erantzun ahal izateko behar-beharrezkoak diren lursailak.

Lurzoru urbanizaezin gisa sailkatutako lurraldeak, guztira, 7.414,828 hektareako azalera du.

Hirigintza