7.6.1.- Banaketa-eremuak:

Lurzoru eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legeak Seigarren XEDAPEN IRAGANKORREAN xedatzen duenez, banaketa-eremuen eta ereduzko aprobetxamenduen teknikak arautzen dituen hirigintza-araudiak indarrean segituko du, betiere teknika hori erabiltzen duten plangintza orokorreko tresnetarako, harik eta lege honetan xedatutakoari egokitu artean.

Plan Orokor hau aurreko Arau Subsidiarioak berrikusteko dokumentua da. Arau Subsidiarioetako dokumentuan ez zen mugarritu hiri-lurzoruan banaketa-eremurik. Urbanizatzeko gai zen lurzoruan (lurzoru urbanizagarrian), berriz, mugarritutako sektore bakoitza, berez, banaketa-eremu bat da.

Esanaren ondorioz, Plan Orokorrak ez du berez banaketa-eremurik mugarritu; hortaz, hiri-lurzoruko area bakoitzak eta lurzoru urbanizagarriko sektore bakoitzak beren horretan banaketa-eremu bana osatzen dute.

7.6.2.- Hirigintza-antolamendurako eremuak. Areak eta Sektoreak

Lurzoru eta Hirigintzaren Legeak, 51. artikuluan, hirigintza-antolamendurako eremuak bereizi eta arautzen ditu.

1.- Areatzat hartzen da hiri-lurzoruaren antolamendu xehatuko eremua; antolamendu xehatu hori Plan Orokorrak berak zuzenean egin dezake ala Plan Berezi batez egiteko utzi.

2.- Sektoretzat hartzen da lurzoru urbanizagarriaren antolamendu xehatuko eremua; antolamendu xehatu hori Plan Orokorrak edo Sektorizazio-Planak zuzenean egin dezakete ala Plan Partzial batez egiteko utzi.

Hirigintza