Lurzoru eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legeak 14. artikuluan xedatzen duenez, ondorengo kasuetan "bidezko izango da lursailak urbanizagarri bezala sailkatzea”:

  1. Hiri-bilbean sartuta ez dauden arren, edo oraindik sartzeko modukoak ez diren arren, egoki irizten zaienean eraldatu ondoren hirigintza-erabileren bermaleku izateko.

  1. Plangintza orokorraren bidez ez badituzte sartu lurzoru urbanizaezinaren edo hiri-lurzoruaren motetan.

Lurzoru urbanizagarri gisa sailkatutako lursailen artean, honako kategoriak bereiziko dira:

  1. Lurzoru urbanizagarri sektorizatua. Plan Orokorrak zehaztutako sektoreetan dauden lursailak hartzen ditu.

  2. Lurzoru urbanizagarri sektorizatugabea. Plan Orokorrak lursail hauek urbanizagarri gisa sailkatzen dituen arren, ez ditu inongo sektoretan sartu.

Bergarako udalerrian, Plan Orokor honek lurzoru urbanizagarri gisa sailkatzen duen lurzoru guztia lurzoru urbanizagarri sektorizatuaren kategorian sartzen da.

Plan Orokorrak honako sektoreak mugarritu ditu:

1.- Bizitegi-sektoreak: S-3, S-4b eta S-7.

2.- Jarduera ekonomikoetarako sektoreak: S-1, S-2, S-5 eta S-6.

3.- Komunitate-ekipamenduetarako sektoreak: S-4a sektorea (eskola-erabilera).

Hona hemen azalerak, erabileren arabera zerrendatuta:

Bizitegi-erabilera duen lurzoru urbanizagarria 4,655 Ha
Jarduera ekonomikoetako erabilera duen lurzoru urbanizagarria 58,906 Ha
Ekipamendutarako lurzoru urbanizagarria 1,386 Ha
Lurzoru urbanizagarria, guztira 64,947 Ha