Lurzoru eta Hirigintzari buruzko Legeak 15. artikuluan zehazten duenez, lurzorua kalifikatzea da plangintzaren bidez erabilera orokorrak eta erabilera xehatuak esleitzea udal-mugarte osoan edo haren zati baten barruan banatzen diren eremuei.

Plan Orokorrak, hiri-lurzorua eta lurzoru urbanizagarria kalifikatzerakoan, honako erabilerak bereiziko ditu: bizitegikoa, jarduera ekonomikokoa, edo ekipamendu, dotazio eta zerbitzutarakoa. 16. artikuluak ematen duen aukeraren arabera, babes publikoko araubideren baten menpeko etxebizitzak eraikitzeko behar beste lursail kalifikatu ahal izango ditu Plan Orokorrak; eta edozein modutan ere, gutxienez, Lurzoru eta Hirigintzaren 2/2006 Legearen 80. artikuluan ezarritako estandarrak eta kopuruak bete beharko ditu.

Halaber, sustapeneko edo interes publikoko jarduera ekonomikoak jartzeko lursailak kalifikatzeko aukera ere ematen du.

Bergarak 20.000 biztanle baino gutxiago duenez, hemen ez dago txandakatzeko bizitokiak jartzeko lursailik kalifikatu beharrik —aipatutako legeak 17. eta 81. artikuluetan jasotzen dituen bizitokiak, alegia—.

Lurzoru urbanizaezinean, berriz, kategoriak bereizi eta zehazteko, honako dokumentuak hartu dira gidalerrotzat: Lurralde-Antolamenduaren Artezpideak (LAA/DOT), Debagoieneko Eremu Funtzionalari buruzko Lurraldearen Zatiko Plana, eta EAEko Nekazaritza eta Basoak antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana —nahiz eta azken hau oraindik behin betiko onartu gabe egon—. Era berean, Bergarako Ingurumen-Inpaktuaren Ebaluazio Bateratuaren Azterketan zehaztu ziren kategoriak eta gainjarritako baldintzatzaileak jaso dira. Ebaluazio-Azterketa hori EKOS Estudios Medioambientales S.L. sozietateak idatzi zuen.

Hirigintza