Aurrez esan dugun bezala, hiri-lurzoruko bizitegi-erabilerak honelako areetan kokatu dira: batetik, eraikuntzaren bidez zeharo finkatuta dauden areetan, bertako eraikinak ordezteko egin daitezkeen jarduketen baldintzak ezarrita; eta bestetik, gaur egun indarrean dauden Arau Subsidiarioetan industria-kalifikazioa duten hiri-eraldaketarako eremuetan, bertako jarduerak itxi direnean edo udalerriko beste toki batzuetara lekuz aldatu direnean.

Lurzoru urbanizagarrian, berriz, bizileku kolektiborako bizitegi-erabilera hiru sektoretan baino ez da kokatu. Gaur egun eraiki gabeko lursailak dira, eta bertan bizitegi bidezko garapena komeni da, bai hirigunearen eta kanpoalderago lehendik finkatuta dauden beste auzoen arteko lotunea izateko, bai auzook suspertu ahal izateko —Ubera kasu—.

Hona hemen non kokatzen diren bizitegi-areak eta bizitegi-sektoreak:

Hirigintza