1. S-1 sektorea, Kukubaso-Ipiñarri: Ola auzunean dago. Sektore handia da. Bertan, honako lursailak sartzen dira: batetik, gaur egungo Ipiñarri S.L. zerrategiko lursailak, eta bestetik, Eibar-Gasteiz autobidea zein Bergarako Ekialdeko Saihesbidea eraikitzerakoan zabortegi moduan erabili dituzten lursailetatik batzuk.
  2. S-2 sektorea, Larramendi: San Juan aldean dago. Larramendi aldean sortu berri den sektore handia da. Sektorea garatzeko hainbat plangintza-dokumentu onartuta ditu. Urbanizazio-lanak egiten ari dira.
  3. S-5 sektorea: Mekolalde aldean dago. Jarduketa hau inguru honetan Hondakin-Uren Araztegia eraikitzeko lanekin dago lotuta (araztegia jadanik eginda dago), eta baita A-43 areako garapen berriarekin ere (hau ere gehiena eginda dago).
  4. S-6 sektorea: San Lorentzoko industrialdearen parean, Barruti eta Boluberri baserriek dituzten lursailak dira.

Azaldutako guztia laburbiltzeko, hona hemen koadro hau. Bertan alderatuta agertzen dira, batetik, Debagoieneko Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Planak (LZP planak) Bergararako zehaztu duen industria-lurzorua, eta bestetik, Plan Orokor berriaren dokumentu honetan proposatutakoa.

  HIRI-LURZORUA (Betea + librea) LURZORU URBANIZAGARRIA (Proposatutakoa) GUZTIRA
LZP PLANA 134,43 Ha 75,00 Ha 209,43 Ha
PLAN OROKORRA 127,72 Ha 58,91 Ha 186,63 Ha

Horrenbestez, Plan Orokorrak jarduera ekonomikoetarako bideratzen duen lurzoru guztia kontuan hartuta, argi eta garbi ikusten da Lurraldearen Zatiko Planak gehienez onartzen duen kopuruaren azpitik dagoela.

Hirigintza