1) A-1 eta A-2 areak: Udalerriko hegoaldean daude, Ola, Biltoki eta Oxigenos aldean.

2) A-3 area: Aceralia Perfiles Bergara S.A. industriak betetzen du berez.

3) A-5 area: Candy Hoover Electrodomésticos S.A. eta Irizar Zerrategia industriek betetzen duten area da.

4) A-13, A-14 eta A-15 areak: Arregi aroztegiko industria-kokapena eta Urteaga kalearen bukaeran dauden industriak hartzen dituzte.

5) A-40b eta A-41 areak: San Lorentzoko industrialde zaharraren eremuarekin datoz bat, baina A-40a areari dagozkion lursailak kenduta —horietarako bizitegi-erabilera proposatu baita—.

6) A-42 area: Murinondon dago; Linacisoro eta Iberdrolaren industria-kokapenak hartzen ditu, eta baita Beosin eta San Fausto baserrien aldean proposatzen den handitze edo zabalkuntza txikia ere.

7) A-43 area: Mekolalden dago; Hijos de Arturo Narvaiza S.A. industriak lehen betetzen zuen area da. Enpresak jarduera itxi egin zuen, eta area oso-osorik berrantolatu, urbanizatu eta eraiki egin da.

8) A-44 area: Osintxu auzoan dago; hemen Soraluce S.Coop eta beste industria batzuk daude.

9) A-46 area: San Juan auzoko beheko aldean dago; bertan, Tratamientos Térmicos T.T.T., Itesa eta beste industria batzuk daude.

10) A-48 area.- Tavex Algodonera S.A. industriak Elorregi auzoan betetzen dituen lursailak dira.

11) A-49b area: Ubera auzoan dago; Rodamientos Eder S.L. industriaren lursailak barruan ditu.

12) A-50 area: Azkarruntz aldean, S-1 sektorea izandakoarekin bat dator. Gaur egun, gehiena eraikita dago, baina bide publikoa berrurbanizatzeko lanak oraindik egiteko daude.

13) A-51 area: Lehen S-2 sektorea izandako industrialdearekin dator bat. Gaur egun, zeharo urbanizatuta eta eraikita dago.

14) A-54 area: Lehen S-9 sektorea izandakoarekin dator bat. Gaur egun, zati handi batean eraikita dago, baina urbanizatze-lanak oraindik egiteko daude.

15) A-55, A-56, A-57 eta A-58 areak: Indarreko Arau Subsidiarioetako S-10 eta S-11 sektoreekin datoz bat. Gaur egun, eraikuntzaz ia-ia guztiz beteta daude eta urbanizatuta. Jabari publikorako lursail gehienak ere Udalari lagapenez emanda daude; A-56 areakoak baino ez dira falta, bertako jabe batzuek lagapena oraindik ez dute formalki gauzatu-eta.