Arau Subsidiarioak indarrean egon diren epealdian, espazio libre berriak sortzerari buruz jasotzen zituzten aurreikuspen gehienak garatu dira. Egiteko gelditu diren jarduketak —hala nola, A-10 arean (Martoko gainean) aurreikusitako plaza berria sortzearena— aurreikusitako plangintza gauzatzerakoan egingo dira.

Udalak lortu zuen Domingo Irala kaleko lursail pribatu guztiak (Barrenkaleko atzealdeak) eskuratzea. Horri esker, lehen fasea osorik urbanizatu ahal izan da, espazio libre eta bizikidetza-gune izateko.

Egiteko gelditu dira, batetik, Ikerleku 4an Novedades zinemako eraikina botatzeko eta ordezteko kudeaketa-lanak burutzea, eta bestetik, Bidekurutzeta kaleko 6 eta 8 zenbakidun eraikinetako lorategiek izango duten tratamendua zehaztea, Xabier Maria Munibe plazaren eta Arrizuriaga parkearen artean indarreko Arau Subsidiarioek ordurako aurreikusten zuten espazio librearen egokitze-lanak amaitu ahal izateko.

Plan Orokorreko area eta sektoreak garatzerakoan, beste espazio libre batzuk sortuko dira; horiek aurrerago azalduko dira.

Hirigintza