8.2.1.1.- Eraikuntzaren bidez finkatutako areak:

1) A-4 area: Ozaeta aldea da, Ibarra kalea ere ardatz duela. Zeharo eraikita dago, exekuzio-unitate berri batean izan ezik. EU-4.2 izeneko unitate horren barruan, 20 etxebizitzako eraikin bat egiteko aukera dago, Erregimen Tasatuko Babes Ofizialeko 20 etxebizitza, alegia.

2) A-8 area: Ozaeta jauregiak eta erantsitako lursailek betetzen dute.

3) A-9 area: Zubiaurre eta Martoko kaleen ondoko lursailak dira. Zeharo eraikita daude. Eraikinak ordeztu ahal izango dira. Kamineroen Etxea izenekoak betetzen zuen orubean, gaur egun eraikin berri bat altxatzen ari dira, Erregimen Tasatuko Babes Ofizialeko 38 etxebizitza, hain zuzen ere.

4) A-11 area: Honako eraikinak botatzea proposatzen da: San Migel kaleko 7 eta 9 zenbakidunak, eta San Antonio kaleko 2, 4, 6, 8 eta 10 zenbakidunak. San Migel kaleko zenbaki bikoitiak finkatuta gelditzen dira.

5) A-12 area: Urteaga kalean, zenbaki bikoitien aldean eraikitako babes ofizialeko eraikin berriak hartzen ditu.

6) A-16a area: Urteaga kaleko 1etik 15era arteko zenbakidun eraikinak hartzen ditu.

7) A-19, A-20, A-20a, A-22a: Eraikuntzaren bidez finkatutakoak.

8) A-21 area: Bizitegi-eraikuntzaren bidez finkatuta dago, baina, hala ere, Migel Altuna ikastetxean eraikinetako bat ordezteko jarduketa proposatzen da eta, horren ordez, eraikin berri bat altxatu ahal izango da 30 etxebizitza berri izateko aukerarekin.

9) A-24a eta A-27 areak: Zabalotegin eta Basarten finkatzen diren areak dira.

10) Hirigune Historikoko area: Oso-osorik hartzen ditu indarreko Arau Subsidiarioen araberako area hauek: A-26, A-31, A-32 eta A-33. Horietaz gain, A-30, A-37 eta A-22 areei ere zati bana hartzen die. Horrenbestez, azken horiek Plan Orokorrean honako deiturak izango dituzte: A-30b, A-37b eta A-22b.

11) A-30a area: Bolu aldea hartzen du, salbu Errotalde parkean Hirigune Historikoaren barruan dauden lursailak.

12) A-28 area: Arruriaga kaleko 12 eta 14 zenbakidun eraikinak dira.

13) A-34 eta A-35 areak: Mugertza kaleko 4tik 16ra arteko zenbakidun eraikinak eta Madura kaleko eraikinak dira.

14) A-36 area, EU-36.3 unitatea: Leizariako San Lorentzo kaleko 17tik 25era arteko zenbakiak dira.

15) A-37a eta A-38 areak: Santa Marina eta Matxiategi auzoak dira.

16) A-45 area: Osintxuko hirigunea da, EU-45.2 unitatea izan ezik.

8.2.1.2.- Industria-erabilera aldatu ondoren, bizitegi-erabilera izango duten hiri-eraldaketako areak:

1) A-16b area: Urteaga kalean, gehien bat Movilla S.A. industriak betetzen zuen. Bertan, 267 etxebizitza berri eraikitzea proposatzen da. Horietatik, 128 Erregimen Orokorreko Babes Ofizialekoak izango dira, 24 Erregimen Tasatuko Babes Ofizialekoak, eta gainontzekoak, 115, libreak.

2) A-18 area: San Antonion, gehien bat Tavex-Algodonera industriak betetzen zituen lursailak hartzen ditu. Bertan, 320 etxebizitza eraikitzea proposatzen da, horien barne hartuta eraikin batzuetako beheko solairuetan egin ahal izango direnak. Horietatik guztietatik, 25 Erregimen Orokorreko Babes Ofizialekoak izango dira, 55 Erregimen Tasatuko Babes Ofizialekoak, eta gainontzekoak, 240, libreak. Etxebizitza-kopurua handitu ahal izango da % 10 arte, baina mantendu egin beharko dira tipologia bakoitzeko gehieneko sabai eraikigarriak.

3) A-40a area: Tornillería Deba S.A.L. industriak betetako lursailak eta Oregi zein Matricería Agorrosin lantegien lursailak dira. Honako etxebizitzak eraikitzea proposatzen da: 68-84 etxebizitza Erregimen Orokorreko Babes Ofizialekoak, 52 etxebizitza Erregimen Tasatuko Babes Ofizialekoak, eta 207 etxebizitza libreak. Beraz, guztira, 327-342 etxebizitza aurreikusten dira.

8.2.1.3.- Hiri-lurzoruan bizitegirako antolatu nahi diren garapen berriko areak —lehendik garatu gabeko areetan edota bizitegikoaz bestelako kalifikazioa zutenetan— gaur egun osatu gabe dagoen hiri-bilbea zeharo betetzeko asmoz.

  • A-10 area: Martoko gainean, eraiki gabe dauden lursailetan, 74 etxebizitza berri eraikitzea proposatzen da. Horietatik, 42 Erregimen Tasatuko Babes Ofizialekoak izango dira, eta 32 libreak.
  • A-24b area: Erregetxo plazan, Mariaren Lagundiaren ikastetxea izandako eraikinak betetzen duen orubea hartzen du. Egun dagoen eraikina bota eta bizitegi-eraikin berri bat eraikitzea proposatzen da. Guztira, 63 etxebizitza izango lituzke: 12 Erregimen Orokorreko Babes Ofizialekoak, 13 Erregimen Tasatuko Babes Ofizialekoak, eta gainontzekoak, 38, libreak.
  • A-29 area: Iraburu baserriko lursailetatik batzuk hartzen ditu; indarreko Arau Subsidiarioetako area berean lehen sartuta zeuden lursailetatik batzuk, alegia. Lehengo proposamen bera mantentzen da, hau da, 4 etxebizitza libre eraikitzea.
  • A-36 area (EU-36.2): Mugertza kaleko lursail batzuk dira, eraikin zaharkitu batzuk eta botatako Oregireneko fabrika zaharra, hain zuzen. Bertan, indarreko Arau Subsidiarioetako proposamena mantentzen da, hau da, lehendik dauden eraikinen ordez beste etxebizitza-eraikin berriak egitea. Gaur egun eraikitzen ari dira.
  • A-45 area: Osintxu auzoan dago. Bertan, Erregimen Tasatuko Babes Ofizialeko 12 etxebizitza berri eta 2 etxebizitza libre berri eraikitzea proposatzen da.
  • A-47 area: Angiozar auzoan dago. Bertan, honako etxebizitzak eraikitzea proposatzen da: Erregimen Tasatuko Babes Ofizialeko 12 etxebizitza berri eta indarreko Arau Subsidiarioetan lehendik aurreikusita zeuden 4 etxebizitza libreak.
  • A-49a area: Ubera auzoan dago. Bertan, aurkeztutako alegazioa aintzat hartuta, familia bakarreko bi etxebizitza berri eraikitzea proposatzen da, Errementerikoa baserriaren ondoan.

Hirigintza