1. S-3 sektorea: Ozaetako lursailak. Bertan, honako etxebizitzak eraikitzea proposatzen da: Erregimen Orokorreko Babes Ofizialeko 32 etxebizitza berri, eta etxebizitza berri libre bat.
  2. S-4b sektorea: Agarrerako bidearen ondoan dago. Bertan, 136 etxebizitza berri eraikitzea proposatzen da. Horietatik, 96-112 Erregimen Orokorreko Babes Ofizialekoak dira, 16 Erregimen Tasatuko Babes Ofizialekoak, eta 16 libreak.
  3. S-7 sektorea: Ubera auzoan dago. Bertan, honako etxebizitzak eraikitzea proposatzen da: Erregimen Orokorreko Babes Ofizialeko 6 etxebizitza berri, Erregimen Tasatuko Babes Ofizialeko 6 etxebizitza berri, eta familia bakarreko 8 etxebizitza libre.

Esandako guztia kontuan hartuta, honako laburpen-koadroa egin da, aurreikusitako etxebizitza berri guztiak zenbakitan azaltzeko. Koadroan ez dira sartu area finkatuetako ordezkatze-jarduketen ondorioz sortuko diren etxebizitza berriak.

ETXEBIZITZAK LIBREAK BABESEKO TASATUAK BABESEKO OROKORRAK GUZTIRA
HIRI-LURZORUA 674 (% 56,59) 268 (% 22,50) 249 (% 20,91) 1.191
LURZORU URBANIZAGARRIA 26 (% 13,13) 22 (% 11,11) 150 (% 75,76) 198
GUZTIRA 700 (% 50,40) 290 (% 20,88) 399 (% 28,72) 1.389

Horrela, antolatutako etxebizitza berriak, guztira, 1.389 dira. Baina hiri-lurzoruan aurreikusitako jarduketetan, 53 etxebizitza bota egin behako dira. Beraz, kenketa eginez gero, azkenean, 1.336 etxebizitza berri izango dira. Debagoieneko Lurraldearen Zatiko Planak zehaztu dituen irizpideak aplikatuz, Memoria honetako 4.2 puntuan (4.2.-BIZITEGI-LURZORUA ZENBAKITAN JARTZEA) etxebizitza berrien kopuru-tarte edo urkila bat kalkulatu da, gehienez 1.820 etxebizitza eta gutxienez 1.179 etxebizitza jotzen dituena. Hortaz, aurrez aipatutako guztizko etxebizitza-kopurua urkila edo tarte horren barruan dago, baina Zatiko Planak orientagarri gisa zehaztutako 1.421eko kopurua baino txikiagoa da.

Hirigintza