6.3.4.1.- Espazio libreen sistemak:

Hona hemen, zerrenda honetan, gaur egun dauden espazio libreak eta Plan Orokor honetan aurreikusten diren jarduketen ondorioz sortuko direnak:

  • Martoko gainean sortuko den plaza, A-10 areako jarduketaren ondorioz. Tokiko Sistema gisa kudeatuko da, eta sustatzaileei egokituko zaie hori finantzatzea.
  • Urteaga kalean sortuko den espazio librea, A-16b areako jarduketaren ondorioz. Tokiko Sistema gisa kudeatuko da, eta sustatzaileei egokituko zaie hori finantzatzea.
  • Espoloiko espazio librea, jadanik dagoena. Berrurbanizazio-lanen finantzazioa publikoa izango da.
  • Hirigune Historikoko eremuaren barruan, espazio libreak diren Ariznoa, San Martin Agirre eta Madalena plazak. Diru publikoaren bidez kudeatuko dira.

Hirigune Historikoko plaza horietan guztietan uztartu egin beharko dira bai oinezkoen erabilera, bai ibilgailuen beharrezko eta kontrolpeko joan-etorriak, eta baita aparkaleku murriztua jartzeko aukera ere, baina betiere, aplikatu beharreko irizpide nagusi gisa, honakoa hartuta: Hirigune Historikoa Monumentu-Multzo kalifikatzen duen Dekretuaren 14.2 artikulua.

  • Plaza berri hauek eratzen dituzten espazio libreak: Xabier Maria Munibe plaza, eta A-20 area garatzeko jarduketen barruan Tokiko Sistema gisa kudeatutako plazak.
  • Simon Arrieta eta Fraiskozuri plazetako espazio libreak. A-22 arean eraikitzeko aukerak agortuta daudenez, egin beharreko lanen finantziazioa publikoa izango da.
  • Santa Marina elizaren eta azokako eraikin berriaren aurreko espazio librea, finantziazio publikoaz kudeatutakoa.
  • Matxiategi poligonoa deitzen den horretan (Plan Orokorreko A-38 arean) sortutako espazio librea. Lursail horiek lehen Eusko Jaurlaritzarenak ziren eta, trukaketa bidez, orain Udalaren jabetzakoak dira. Lursailak egokitzeko lanen finantziazioa publikoa izango da hasiera batean, baldin eta zorupean, administrazio-emakidaren bitartez, lurrazpiko aparkalekuak egiten ez badira. Horrelakorik eginez gero, aparkalekuen sustatzaileek finantzatuko dituzte lanak, dagokion adjudikaziorako pleguan ezarriko diren baldintzetan.
  • Beste espazio libre txikiagoak dira Mintegiko eta Burdiñateko barne-plazak.
  • Kanpoaldeko auzoetan honakoak aipatzen dira: Angiozar, Ubera, Osintxu eta Elosuko plazak.

6.3.4.2.- Parke publikoen sistemak:

Lehen esan dugun bezala, Bergarako erdigunea hiriguneko parke publikoez eta berdeguneez oso ondo hornituta dago; 88.768,97 metro koadroko azaleraz, aise betetzen ditu indarreko legediaren betebeharrak. Eta horretaz gain, kokapenaren aldetik ere egokiak dira, hirigune-eremuko hainbat aldetan zehar barreiaturik baitaude. Hirigune barruan dauden parkeei San Martzialeko parkea gehituz gero, hiritartzat hartutako parkeen eta berdeguneen azalera, guztira, 171.968,97 metro koadrokoa litzateke.

Hala ere, zehaztu behar da guztiak ez daudela erabiltzeko moduko oso egoera onean; batzuek egokitze-lan sakonak behar dituzte.

Hona hemen lehendik dauden parke publikoen zerrenda:

Artzamendiko berdegunea 28.010,00 m2.
Arrizuriaga parkea 11,917,37 m2.
Usondo parkea 10.180,00 m2.
Santa Ana parkea (Errotalde) 13.758,41 m2.
Errekalde jauregiko parkea (beheko eta goiko aldeak) 24.903,19 m2.
San Martzial parkea 83.200,00 m2.
Guztira 171.968,97 m2.

Plan Orokor honen dokumentuan jasotako proposamenak gauzatuz gero, Hiri-Antolamenduko Plan Berezien menpe dagoen bizitegi-kalifikazioko hiri-lurzoruan, espazio libre berriak sortuko dira. Espazio libre horiek Tokiko Sistematzat jotzen dira eta honako azalera izango dute gutxi gorabehera:

A-16b areako espazio libreak 3.680,44 m2.
A-18 areako espazio libreak 10.777,61 m2.
A-40a areako espazio libreak 3.075,42 m2.
Guztira 17.533,47 m2.

Horrela, hiri-lurzoruko areak diren hiru eremu horietako azalerak gehituz gero, 81.887,09 m2 dauzkagu; beraz, berdegune eta espazio libreetarako metro koadroen estandarra % 21,41en gelditzen da. Eta Lurzoru eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legeak, 79. artikuluan, % 15eko estandarra ezartzen du erreserba horietarako lurzoru urbanizagarriko sektoreetan.

Hirigintza